Destino epikoak 2019

by OCCHI DI FARFALLA

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

  • Record/Vinyl + Digital Album

    150gr 12" LP

    Includes unlimited streaming of Destino epikoak 2019 via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 8 days

      €12 EUR or more 

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    CD digipack

    Includes unlimited streaming of Destino epikoak 2019 via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 8 days

      €10 EUR or more 

     

1.
03:54
2.
04:34
3.
05:34
4.
5.
02:34
6.
03:15
7.
8.
02:55
9.
03:53
10.
03:24
11.
06:26

about

Occhi Di Farfalla: Jokin Azpiazu Carballo, Ibon Guerra Loinaz, Hodei Esteban Pertusa eta Miren Aranguren Etxarte.

Grabaketa: Ander Barriuso Muñoa (Elektrika Grabaketak) Shot! estudioan
Produkzioa: Occhi di Farfalla eta C. Bjerring
Masterizazioa: Ben Chisholm
Diseinua eta maketazioa: Occhi Di farfalla eta Tofol Cruz Flor.
Argazkiak: Juxe Areta Goñi (barrukoa) eta Hodei Esteban Pertusa (azala).
Hitzen itzulpenak: Ibai Sarasua Garcia, Jone Azkoaga Elejondo, Jordi Sabates Ametller, Txomin Urriza Luro, Andrea Kuratli
Hitzen zuzenketak: Ibon Egaña Etxeberria

Musika eta hitzak: Occhi Di Farfalla, salbu Segur ziur (Hitzak IRArenak) eta Herio bakarra, heriotz ugari hitzak (Nora Strejilevich-en Una sola muerte numerosa liburuan oinarritua). Warsaw kantuan Bati-k jo du bateria, Craig Bjerring-ek kitarra jo du Galdu Ordez zein Nora joan kantuetan eta Mamaxola zein Porlanez ase-n kantatu du.

Besarkada estu bat diska hau posible egin duten guztioi.

[Occhi Di farfalla. Euskal Herria, 2019]

credits

released January 6, 2019

Occhi Di Farfalla are: Jokin Azpiazu Carballo, Ibon Guerra Loinaz, Hodei Esteban Pertusa eta Miren Aranguren Etxarte.

Recorded by Ander Barriuso Muñoa (Elektrika Grabaketak) in Shot! studios
Produced by Occhi di Farfalla and C. Bjerring
Mastered by Ben Chisholm
Design and layout by Occhi Di farfalla and Tofol Cruz Flor.
Photographs: Juxe Areta Goñi (inlay) and Hodei Esteban Pertusa (front cover).
Lyrics translated by: Ibai Sarasua Garcia, Jone Azkoaga Elejondo, Jordi Sabates Ametller, Txomin Urriza Luro, Andrea Kuratli
Lyrics advisor: Ibon Egaña Etxeberria

Music and Lyrics by Occhi Di Farfalla, escept "Segur ziur" (by Ira) and "Herio bakarra, heriotz ugari hitzak" (based on Nora Strejilevich's "Una sola muerte numerosa"). Bati played drums in "Warsaw", Craig Bjerring played guitar in "Galdu Ordez" and "Nora joan" and sang in "Mamaxola" and "Porlanez ase".

Thanks a lot to everyone that made this record possible.

[Occhi Di farfalla. Euskal Herria, 2019]

license

tags

about

Occhi di Farfalla Basque Country, Spain

OCCHI DI FARFALLA bikote akustiko bezala jaio eta laukote elektriko izatera pasa den taldea da. Kolore anitzeko abestiez, bideaz gozatzeko egiñiko ekintza.

OCCHI DI FARFALLA is a rock band that was born like an acoustic duo. from the basque country we are a project made to hit the road.
... more

contact / help

Contact Occhi di Farfalla

Streaming and
Download help

Redeem code

Track Name: Porlanez ase
Porlanez ase

Basamortu bihozgabeak
muga handien ertzak,
miseriaren amildegiak
amestutako destinuetatik guztiz at
irentsi egin nau ahanzturak

Matxinatu egin zaizkit oroimenak
Matxinatu egin zaizkit
otzan egin baitiet
Irribarrez

Itsaso labainkorrean
Mina noraezean
desagerrarazi ditut zelatan zeuden lekukoak
Bunker harresiz bete nire mendi magalak,
porlanez ase orbanak
Track Name: Esan
Esan

Esan
Amildegian
Zenbat aldiz saiatu zaren hegan

Esan
Estolda zuloan
Ezer ez gertatzera nola ohitu zeran

Biderik ba al da?

Esan
Bidegurutzean
itxaron ote duzun ezbaiean

Norberaren kontra
Biderik ba al da?

nire b aldeko pasadizoetan
lurraren pare jarri eta
tolesik gabe esateko ausardia
nire zain, zure zain

Esan
Zure azala
zenbat geruzaz osatu dan

Norberaren contra
Biderik ba al da?

Zure begi zoliak
Ez ditzala itxi denborak, ez beldurrak
Track Name: Nora joan
Nora joan

Bizitzaren eta desiren
naizenaren eta zure artean
Baso beltzetan murgilduta
labirintoetan bueltaka

Beharraren eta desiren
naizenaren eta zure artean
baso beltzetan murgilduta
labirintoetan bueltaka

Labirintoetan
Bueltaka

Bizitzaren eta desiren
naizenaren eta zure artean
baso beltzetan murgilduta
labirintoetan bueltaka

Jakin gabe nora
Nora joan
Jakin gabe nora joan

Nire sekretupeko hilerrian dantzan
Eguzkipean

Lainoartean
gu bion gauak desegin dira
lainoartean
Gu bion gauak
Track Name: Herio bakarra, heriotz ugari
Herio bakarra, heriotz ugari
Izena lapurtu zidaten une horretan
Ehun nintzen, mila nintzen, inor ez nintzen
Izena lapurtu zidaten une horretan
Ehun nintzen, mila nintzen, odolustu bitartean

Denbora ez da inoiz agortzen, lehortzen

Izena lapurtu zidaten une horretan
Ehun nintzen, mila nintzen, erbestean nintzen
Silabak barrurantz, zapore mingotsaz
Orbaina, ariman, zolda egin arte

Denbora ez da inoiz agortzen, lehortzen

Iraganaren, geometrian, gure buruen bertsio galdua
bizirauteko berridazten gara
Track Name: Egiari zor
Ez ditzagun galdu geure uluak
sukartu ditzagun geure aluak
ipurtzuri
madarikatuak
Zuen gaztelua apurtzera goaz

Hago!
Entzun!

Deserrian, giltzapetuko haugu
hondamendiaren mugan.

Misoginiaren kudeatzaileak
deserriratuko ditugu
su geldoetan, mozkortuko gara
odol ekaitzean, damu bako
lur normatiboak
eta moralak galbidean
irri maltzurrez ahizpatuko gara
berotasunean

Ipurtzuri, entzun!
Track Name: Segur ziur
Segurtasun eremuan
beti antzekoen onduan
ez haiz hazten
ez haiz ezer hezten

Segurtasuna kokatu
badirudin segur
baina ez lagun
ez haiz libre inun

ez non heldu
ez nori heldu
ez nondik heldu
ez nora heldu

Badirudin segur
Baina ez haiz libre lagun
Harik eta soltatzen dun
Harik eta soltatzen haun

ez non heldu
ez nori heldu
ez nondik heldu
ez nora heldu

hala bakarrik haiz heltzen
inora
lur bako
lur berri
lur haizean
hala bakarrik haiz heltzen
inora
lur bako
lur berri
lur hartzera.

hala bakarrik haiz heltzen
inora

zeru bako ziurtasunera.
Track Name: Emari berriak
Izan ginen inoiz
zure bila, gaurerdian
ehundu genituen amorruak, algarak
zeruertzean dantzan galduta, galdutako udazkenak
gatibatutako destino epikoak

Zeru ertzean, hotzikarak
itzali du
SUA!

ur emari berriak
bazterretan, nahastuak
gainezka egiteko
ilusio kartsuak

Zeru ertzean, hotzikarak
itzali du
SUA!

Itzali genuen sua berpizteko
Track Name: Warsaw
Adoregabe,
lumpèn edo boheme
Hor dira!

Sekretupean, porrotaren ixkinean
Han dira!
Ondoan, hemen, zure alboan, ixilean

Zeru muga zulatzen duen izpi kosmiko
Aurrez bete den profezi sismiko

Non?
Sahiesbidean warsaw
Track Name: Galdu ordez
Galdu ordez

Berandu iritsi zinen
instante onak pasa ziren
urak botatako arrainak lez,
kanporatua zinen

Betiko dena aldatu,
garaiak exiliatu
zuriune bilakatu
zalantzetan berrasmatu

Harea mugikorretan
Non gorde ez zenekien
soinean zeneraman ustea
galduta zenuen

Historiako paragrafoetan
misteriozko lerroen zorian
nor izateko jolasean
huts egitera behartua

Pronostikoaren kontra
hemen jarraitzen duzu
galdu ordez
behin eta berriz hasten

Behin eta berriz hasten
Behin eta berriz asmatzeko utopiak
Asmatzeko utopiak
Track Name: Mamaxola
Mamaxola

Mamaxolaren negarra
nire kaosaren jabe
soineko zikina, hautsez
axolagabe

Eromenaren
frekuentzian
susmagarrien
kadentzian

Belusak apaindutako
aulki berdean zelatan
kontrakarrean jarri nau
sekretupean

Eromenaren
frekuentzian
susmagarrien
kadentzian

Distiraren mugaldean
piztiaren lurraldean

Pultsio ta desorekak
fantasia neurotikoak
lizunak, marra gorriak
ongi etorriak
Eromenaren
frekuentzian
susmagarrien
kadentzian

Distiraren mugaldean
piztiaren lurraldean
Track Name: Rawda
Ixiltasunean helizearen hotsa
armagabetu da inozentzia
kikara egongelan, ikarak abarrotsa
zure bila datozenean

Zure etxean, deserrian, beldurrak hegan doazenean
gibelean, senideak, bizitzak aurre hartzen duenean

If you like Destino epikoak 2019, you may also like: